2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

ZUEK SORTUTAKO BURUKETAK

Atzoko Matematikako lanen artean, buruketa bat sortu behar zenuten. Ondoren, zuek eta zuen ikaskideek sortutako buruketak ikus ditzakezue. Hurrengo jai egunetan, aukeratu horietako 5 eta egin koadernoan. Buruketek zenbakirik ez dutenez, egilearen izena idatzi ondoren jakiteko zein buruketa den.
  • Elene (LH 4B): Bergarako etxe bakoitzean 57 pertsona bizi dira. Zenbat etxe beharko dira 299 pertsonentzat?
  • Aitor (LH 4A): Hegazkin txiki batean, gehienez 25 pertsona sartzen dira. Horrelako zenbat hegazkin beharko dira 150 pertsona toki batetik bestera eramateko?
  • Ale (LH 4B): Forniteko munduan 789 pertsona daude. Pertsona horiek guztiak autobusetan sartu behar dira. Autobus bakoitzean 57 pertsona sartzen badira, zenbat autobus beharko ditugu?
  • Irati (LH 4A): Tren batean 45 pertsona sartzen dira. Zenbat tren beharko dira 200 pertsona toki batetik bestera eramateko?
  • Ainhoa (LH 4B): Kafetegi batean 20 mahai daude eta mahai bakoitzak 2 edo 4 aulki dituzte. Erdiek lau aulki dituzte, eta beste erdiak 2. Zenbat aulki daude kafetegian?
  • Irene S. (LH 4A): Bingoko pieza batzuk 12ko ilaretan daude, zenbat ilara beharko dira 400 pieza jartzeko?
  • Henar (LH 4B): Denda batean 11 pertsona sartu daitezke aldiro; hau da, 11 pertsona soilik egon daitezke barruan. Kanpoan 310 pertsona daude ilaran. Zenbat talde sortuko dira?
  • Andoni (LH 4A): 367 katilu ditugu. Apal batek 7 katiluen pisua eutsi dezake. Zenbat apal beharko ditugu katilu guztiak jasotzeko? Eta zenbat katilu egongo dira bete barik geratzen den apalan?
  • Gorka (LH 4B): Sagarrak 25 unitateko paketetan etortzen dira. Zenbat pakete beharko dira 1250 sagar biltzeko?
  • Julen (LH 4A): Karretila batean 14 egur eraman ditzazkegu. Zenbat karretila beharko ditugu 350 egur eramateko?
  • Ander (LH 4B): Tren bateko bagoi bakoitzean 28 pertsonek bidaiatu dezakete. Zenbat bagoi beteko dituzte Zumarragatik Bartzelonara 868 pertsonek ordaindu badute bidaia? 
  • Malen E. (LH 4A): Guztira 526 kanika ditugu. Zenbat kanika sartuko ditugu poltsa bakoitzean 20 poltsa baditugu?
  • Haizea (LH 4B): Hegazkin txikietan gehienez 25 pertsonek bidaiatu dezakete. Zenbat hegazkin txiki beharko dira 175 pertsona leku batetik bestera eramateko?
  • Irene C. (LH 4A): Gelan 4ko taldeak daude. Zenbat talde beharko dira 24 pertsona badaude?
  • Noa (LH 4B): Goxotegi batean 300 goxoki ditugu 34 pertsonen artean banatzeko. Zenbat goxoki emango diegu bakoitzari? Eta zenbat goxoki geratuko dira soberan?
  • Ander (LH 4A): Makina batek tartak hamarnaka sartzen ditu zorroetan. Zenbat zorro beharko ditugu 530 tarta baditugu?
  • Ariane (LH 4B): Hotel handi batean 1.000 gela daude, eta solairu bakoitzean 50 gela daude. Zenbat gela daude solairu bakoitzeko?
  • Maialen (LH 4A): Hegazkin batean gehienez 18 lagun sartzen dira. Zenbat hegazkin beharko dira 280 pertsona alde batetik bestera eramateko?
  • Unai (LH 4B): Futbol partidu batera 650 pertsona doaz autobusez. Autobus bakoitzean 50 pertsona sartzen dira. Zenbat autobus beharko dira pertsona horiek leku batetik bestera eramateko?
  • Malen G. (LH 4A): Ikastola batean 15 ikasle inguru sartzen dira gela bakoitzean. Horrelako zenbat gela beharko dira 250 ikaske badadue?
  • Enara (LH 4B): Ikastolako ortuan porruak landatzen gabiltza. Guk 345 porru ditugu eta 25 porruko ilaretan kokatu behar ditugu. Zenbat ilara beteko ditugu? Eta zenbat porru geratuko dira ipini gabe?
  • Gorka (LH 4A): Kontzertu batera joateko autobusak erabiltzen dira, bakoitzean 7 pertsona sartzen dira. 234 pertsona jaon behar dira kontzertura. Zenbat autobus beharko dira?
  • Aitana (LH 4B): Goxoki denda batean 135 goxoki daude. 15 lagunen talde bat joan da eta denak hartu dituzte. Zenbat goxoki ditu bakoitzak? 
  • Oier (LH 4B): Frontoi batean 15 pelotari daude. 783 pilota badaude eta pelotarien artean banatu behar badira, zenbat pilota tokatuko zaizkio bakoitzari?
  • Peru (LH 4B): Akuarium batean arrainak hamarreko urtegitan sailkatzen dituzte. Arrain hauek dituzte bertan: 10 izurde, 25 marrazo, 2 balea, Nemo bezalako 40 arrain, 50 sardina, 5 atun eta 25 harri-arrain. Zenbat urtegi beharko ditugu arrain guztiak sartzeko? Kontutan izan espezie desberdinetako arrainak batera egon ahal direla.
  • Goiuri (LH 4B): Lorategi batean klabelinak 20ko ilaretan landatuta daude.300 klabelin landatzea nahi baditugu, zenbat ilara beharko dira?
  • Mikel (LH 4A): Bergarako estadioan, gehienez 80 pertsona sartzen dira baina, gaur, 400 pertsona etorri dira Bergara ikustera. Zenbat estadio beharko genituzke guztiak sartzeko?
  • Aitor (LH 4B): Gaur txutxeak erosi ditugu. 15 pertsona gaude eta 162 txutxe ditugu. Zenbat tokatzen zaizkio bakoitzari?
  • Malen (LH 4B): Futbol akademia batean 650 ikasle daude. Aste Santutan txapelketa bat jokatu behar dute. Zenbat talde sortu ahalko dituzte talde bakoitzean 11 futbolari badaude?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina