2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

MARTXOAK 30, ASTELEHENA

OHAR GARRANTZITSU BAT!
Jasotzen ditugun e-mail guztiak hobeto antolatu ahal izateko, gaurtik aurrera bidaltzeko eskatzen dizkizuegun lanetan, ondorengoak kontuan izatea eskertuko dizuegu:
  1. E-maila bidaltzean, "gaia" atalean, guk esandakoa idaztea (lan bakoitzean zehaztuko dugu zer den idatzi beharrekoa). 
  2. Eskatzen ditugun lanak bakarrik bidaltzea.

MATEMATIKA:

Gaur, tauletako datuak grafiketan isladatzen ikasten hasiko gara. Hasteko, youtube-n aurkitu dugun ondorengo bideoa ikusiko dugu, gazteleraz egon arren, oso ondo azaltzen ditu jarraitu beharreko pausuak. Bideokok mutilak erabiltzen dituen datuak hauek dira (ez baita taula bideoan agertzen):



Nombre
Puntos
Arturo
12
Mario
14
Felipe
12
Álex
16


EZ IKUSI BIDEO OSOA, beharrezkoa ez den informazioa ere agertzen da eta. Ikusi 2:15 - 3:48.


Bideoa ikusi ondoren, Matematikako liburua 112. orrialdean zabalduko dugu. Bertan, A, B eta C atletak 5 kilometroetan egin dituzten denborak ageri diren taula bat dago. Hemen, Aren datuak taulan nola jarri ikusi eta ikasiko duzue eta zuen lana, ondoren, B eta C-ko datuak ere taulan jartzea izango da.


Kontuan izan, guk ordenagailuz egin dugula hau eta lerro beltza ez dela oso zuzen atera. Zuek erregela erabiliz marraztu eta puntutik puntura saiatu ahalik eta lerrorik zuzenenak egiten.

Atleta bakoitza (A, B eta C) kolore ezberdin batekin irudikatu grafikan. Adibidez A urdinez, B berdez eta C laranjaz. 

Diagraman datuak adierazi ondoren, 113. orrialdeko taula beteko duzue. Taulan ere A atletaren datuak nola bete behar diren hemen ikusiko duzue eta zuen lana B eta Crekin gauza bera egitea izango da.


Lasterketaren inguruko txosten txiki bat ere idatzi behar duzue. Txostena idazteko, kontuan izan liburan jartzen duena. Adibidez, ondorengo esaldia jartzen du "...azaldu noraino joan diren elkarrekin...", beraz zuek, honekin lotutako esaldi bat idatzi beharko duzue. 

113. orrialdea amaitzeko, +PLUS!-a egingo duzue.

TXANELA + EUSKARA:

Aurreko ostiraleko lanak ez ditugu zuzenduko bakoitzak pertsonai desberdin bat hautatu zenutelako. Hala ere, ortografia akats gutxi egotea espero dugu...
Gaur ere lan-koadernoarekin jarraituko dugu. Deskribapenak zelan egin behar diren ondo ikasi behar dugu, eta horretarako adjektiboak landuko ditugu.
Beraz, zabaldu lan-koadernoa 20. orrialdean. Bertan 15 adjetibo dituzue, eta azpiko bi multzoetan banatu behar dituzue. Kontutan izan, hitz batzuk bi multzoetan egon daitezkeela. Behean hitz hori/horiek zeintzuk diren adierazi beharko duzue. Beheko ariketa ere egin: idatzi lau esaldi goiko adjektiboak erabiliz.
Ondoren, segi 21. eta 22. orrialdeetara. Deskribapen aberatsak egin ahal izateko, adjektibo asko ezagutzea komeni zaigu; eta horregatik, bertan azaltzen zaigun ariketa egingo dugu. 35 adjektibo ditugu taula horretan, eta hurrengo sei multzoetan banatu behar ditugu. Hitz baten esanahia ezagutzen ez baduzue, hiztegian begiratu.
Ariketa hori amaitzean, 22. orrialde bukaeran dagoen ariketa egin. Ezkerreko zutabeko hitzak, eskumako zutabeko hitzekin lotu behar dituzue. Marrak egiten badituze nahaste bat izan daiteke; eta beraz, hobe duzue ezkerreko hitzei batetik bostera zenbaki bat jartzea eta ondoren bere bikoteari zenbaki bera jartzea. Horerla, lana txukunagoa geratuko zaizue.

LASAIUNEA:

Gaur, egunero bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

GAZTELANIA:

Ya hemos recibido vuestros ejercicios de la actividad de lectura "Ceniciento". ¿Os gustó el cuento? ¡Seguro que sí!
Hoy vamos a trabajar la ortografía con el cuaderno de actividades de Lengua Castellana. Para ello, abriremos las páginas 10 y 11.
En la página 10 debemos rellenar la tabla con los verbos/acciones bien escritos, teniendo en cuenta dos cosas: el uso de la letra b y las tildes. Leed bien los textos de arriba antes de comenzar a hacer el ejercicio.
Al terminar repasadlo bien y pasad a la siguiente página.
En la página 11 primero deberéis completar las reglas de ortografía. Una vez completadas las dos reglas, y respetándolas, completad las frases de después.
Al terminar, repasadlo todo.

ERLIJIOA:

Gaur txosteneko 6. eta 7. orrialdeak irakurri eta eskema edo laburpen bat egingo duzue koadernoan, irakurritako ideia nagusiekin. Marrazkia ere egin dezakezue.

IRAKURKETA:

Gaurko jarduna amaitzeko, irakurri zuen liburua 15-20 minutuz. Eta beti esaten dizuegun bezala, gustora bazaudete, jarraitu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina