2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

MARTXOAK 24, ASTEARTE

MATEMATIKA:

Asteartea hasteko 106 eta 107. orrialdeak zuzenduko ditugu boligrafoz. Gogoratu beti bezala, zuzenketak zuen gurasoek emailez jaso zutela ostiralean.
Zuzentzen amaitutakoan, zabaldu 108. orrialdea. Bertan, ikusten duzuen bezala, koadro batzuk ditugu. Gaur, koadroaren kanpokaldeak guztira zenbat neurtzen duen kalkulatzen ikasiko dugu. Horretarako irakurri arretaz goiko testua eta behatu marrazkia eta liburuak egiten dituen kalkuluak.
Ikusten duzuen bezala, koadro horrek lau alde ditu: 2 alde 24 cm-takoak eta 2 alde 18 cm-takoak. Jakitzeko guztira koadroak bueltan zenbat neurtzenduen bi modu ditugu:
1. Banan banan batu guztiak. Hau da, 18 + 24 + 18 + 24 = 84 cm
2. Lehenik binan aldeak batuz eta ondoren dena batuz. Hau da, (18  x 2) + (24 x 2) = 36 + 48 = 84 cm
Guk bigarren modu hori erabiliko dugu.
Ondo ulertu ondoren, segi 108. orrialdean proposatzen zaizkizuen ariketak egiten.
Amaitzerakoan, pasa 109. orrialdera. Bertan bi buruketa planteatzen zaizkizue. Irakurri ondo eta egin. Liburuan bertan leku nahikoa duzue; beraz, bertan egin.
Amaitzeko, errepasatu guztia eta egin zuzenketak beharrezkoak badira.

TXANELA + EUSKARA:

Ezertan hasi aurretik, lan-koadernoko 4. eta 8. orrialdeak zuzenduko ditugu. Asteazkenean ahaztu egin zitzazkigun, baina atzo bidali genizkien gurasoei. Beraz, hartu, eta zuzenketak egin.
Gogoratzen duzuen bezala, atzo lan-koadernoko 12. eta 13. orrialdeak egiten aritu ginen. Gaur, 14. orrialdea egingo dugu. Hortaz, hasteko zabaldu 14. orrialdea eta erantzun goialdean dauden galderak.
Jarraitzeko, bertan dagoen koadroan idatzi testu bat 12. orrialdeko testuaren ideia nagusiekin. Ez dituzue zuen hitzak erabili behar, testuan azaltzen direnak baizik (kopiaketa lana da).
Testua bukatutakoan, errepasatu eta begiratu ondo kopiaketan akatsik egin ez duzuen.


LASAIUNEA: 

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

INGELESA: 

Today we will work on the book. Open your books on page 76-77. As you can see, we have 6 jokes. Do you remember what are jokes? Yes! "Txisteak" in Basque.
Do you know any joke in English? And what about in other languages? Don´t worry, today you are going to learn some!
Look at the jokes, they are incomplete. You have to complete them using the sentences you have at the end of page 77. Here you have some words in English and in Basque for a better understaning.

(76-77. orrialdetan 6 txiste dituzue, baina osatu gabe daude. Erabili 77. orrialdean dituzuen esaldiak txisteak osatzeko. Hemen dituzue zenbait hitzen esanahia ariketa errazteko.)

Get down: jaitsi
Worse: okerrago, txarrago
Worm: zizare
What should you do: zer egingo zenuke
Shy: lotsati
Stand: ipini, jarri
Leaf: hosto
Autum: udazken
Somewhere else: besten nonbait

When you complete all of them, practice the jokes with someone around you. On Thursday we will correct the jokes and you will record yourselves telling the jokes.

ARTS & CRAFTS:

Today in Arts & Crafts we are going to draw a dromedary and paint it with spots or points. That method is called Pointillism.
You don’t have to print the dromedary, you can copy it in a white paper. When you have the dromedary colour it with spots or points. When you finish it, send the picture to Mireia by email.
Here you have the picture you have to copy.

colorear-dromedario-dibujos.gif (513×582)



IRAKURKETA: 

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina