2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

MARTXOAK 18, ASTEAZKENA

MATEMATIKA:

Atzo bezala, zuzenketekin hasiko gara. Begiratu emaila eta egin zuzenketak boligrafoz. Gaurko egunean eragiketa konposatuekin arituko gara. Gogoratzen al duzue zeintzuk diren mota horretako eragiketak? Eragiketa konposatuak eragiketa bat baino gehiago dituzten eragiketak dira. Adibidez, 4 x (3 + 5).
104. orrialdeko goiko testua ondo irakurri eta azpimarratu bertan ematen dizkiguten datu garrantzitsuenak. Ondoren, egin beheko lau ariketak. Gogoratu ariketa bakoitzean zenbat errotulagailu guztira, zenbat gorri eta zenbat beltz adierazi behar dituzuela.
Hurrengo orrialdean, egin proposatzen zaizkizuen 2 ariketak. Batean, emaitzak kalkulatu behar dituzue; eta bestean, aldiz, ikurrak (+ - x edo :) jarri.
Amaitzeko, 123. orrialdeko 7. eta 8. buruketak koadernoan egin. Gogoan izan, buruketaren eragiketa guztien emaitzak zer diren idatzi behar dituzuela.

* 8. buruketak akatsa du lehenengo esaldian. Horrela da zuzena: "Hamabost lore dituzten lore-sortak egin behar ditugu..." Kontutan izan hau buruketa ondo egin ahal izateko.

* Atzoko buruketak oraindik emailez bidali ez baduzue, gaurko bidali. 

TXANELA ETA EUSKERA: 

Gaur Euskarako lan-koadernoarekin egingo dugu lan. Horretarako, zabaldu lan-koadernoa 4. orrialdean eta irakurri koadro grisean dagoen testua. Ondoren, idatzi beheko sei lerroetan eskatzen zaizuena.Ariketa hori amaitutakoan, irakurri puntuazio marken inguruko testuak 5-7 orrialdeetan (galdera- eta harridura-markak, komak eta hiru puntuak azaltzen dira).
Testuak ondo ulertu ondoren, egin 8. orrialdea. Egin bertan proposatzen diren ariketa guztiak.


LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzuen eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.





GAZTELANIA:

Comenzaremos por corregir los ejercicios que hicimos el lunes. Para ello recordad que tenéis las respuestas en el email del lunes. Corregid con bolígrafo. Una vez corregidos los ejercicios, trabajaremos en el cuaderno de actividades, páginas 4, 5, 6 y 7.
  • En las páginas 4 y 5 trabajaremos el significado de algunas palabras del cuento "Aixa sucia y el sultán" que es posible que sean nuevas para nosotrXs. Por ello, nos será de utilidad tener a mano el libro de Lengua Castellana, páginas 10 y 11.
  • En las páginas 6 y 7 trabajaremos el cambio de persona (primera persona: yo, nosotros, nosotras; y tercera persona: él, ella, ellos, ellas). Leed detenidamente lo que se os explica y repasad bien lo que escribís. Esperamos que no cometeréis faltas de ortografía al copiar...

GORPUTZ-HEZKUNTZA:

Hemen bidaltzen dizuet lehenengo asteko saioa. Espero gustokoa izatea.



IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen dituzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!


ASTEBURURAKO ETXERAKO LANAK: 

- MATEMATIKA: atzo egin zenituzten buruketak blogean dituzue, Matematika atalean. Asteburuan egin horretako 3 (zuena ez izatea, egina duzue eta) koadernoan. Denbora baduzue eta lanean jarraitu nahi baduzue, animatu eta egin gehiago!
-
EGUNEROKOA: zuen koadernoetan idatzi jai-egun hauetan egiten duzuena. Ostegunean eta larunbatean EUSKARAZ idatzi; eta ostiral eta igandean GAZTELANIAZ.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina