2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

MARTXOAK 23, ASTELEHENA

MATEMATIKA:

Astea hasteko, joan zen asteazkeneko lanak zuzenduko ditugu. Zuzenketak egiteko, zuen gurasoek dute beharrezko dokumentua.
Zuzenketak egindakoan, 106. eta 107. orrialdeak egin. Ikusten duzuen bezala, eragiketa matematikoak dira guztiak. Beraz, poliki eta lasai egin, eta amaitutakoan errepasatu, akats "tonto" horiek zuzendu ahal izateko.
Hori izango da gaurkoz egin beharrekoa. Segi Txanela eta Euskararekin orain!

TXANELA ETA EUSKARA:

Lehenik eta behin, asteazkenean lan-koadernoan egin zenituzten lanak zuzendu. Zuzenketak, beti bezala, zuen gurasoek dituzte emailean.
Zuzentzen amaitu ondoren, lan-koadernoko 12. orrialdera egin salto. Irakurri bertan dagoen testua eta ondo ulertu.
Jarraian, 13. orrialdean, testuko ideia nagusiak identifikatzen laguntzeko galderak eta jarraibideak dituzue. Bertan eskatzen zaizuen bezala, azpimarratu ideia nagusiak 12. orrialdeko testuan.
Gaurkoz amaitu duzue Euskararekin, bihar testua idatziko dugu. Orain atseden hartu.

LASAIUNEA:

Gaur, ostiralean bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

GAZTELANIA:

Comenzaremos por corregir los ejercicios que hicimos el miércoles pasado. Las correcciones las tienes vuetrXs padres y madres en el email.
Cuando hayáis terminado de corregir, coged el cuaderno de actividades y abridlo en la página 8. Veréis que el ejercicio que se os plantea es el siguiente: en cada columna debéis escribir los elementos principales de los cuentos "Aixa sucia y el sultán" y "Cenicienta". Completad los cuadros escribiendo la información necesaria en cada apartado. Repasad al terminar.

ERLIJIOA:

Gaur beste galdera batzuekin natorkizue;irakurri eta erantzun erlijioko koadernotan:
  1. Zeintzuk dira Bergarako parrokien izenak?
  2. Zein ezberdintasun dago ermita eta parrokia baten artean? Marrazkia egin dezakezue.
  3. Aipatu Bergarako auzoetako ermita batzuen izenak. 

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustura bazaudete, segi!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina