2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

MARTXOAK 26, OSTEGUNA

MATEMATIKA:

Matematikako saio danak bezala, atzokolanak zuzentzen hasiko gara gaur ere. Zuzenketak, gogoratu, boligrafoz egiten ditugula.
Zuzenketa guztiak egindakoan, buruketak egingo ditugu. Zabaldu 123. orrialdea eta egin 9. eta 10. buruketak.
9. buruketa agian ez dago argi azalduta. Horregatik, irakurri poliki-poliki. Ikusten duzuen bezala, bi ontzi dituzue, eta zuek horiek erabiliz litro bat zenbat den lortu behar duzu. Hau da, ontzibatean litro bat izatea lortu behar duzue.
10. buruketa aldiz, ondo ulertzen da. Hala ere, guk beste zerbait gehituko diogu: trenak bidaia egiteko 25 minutu behar ditu. Beraz, buruketak eskatzen dizuenaz gain, egin taula batean GELTOKIAN zein ordutan egongo den eta HELMUGARA zein ordutan iritsiko den adieraziz.
Errepasatu bi buruketak amaitu eta gero.

TXANELA + EUSKARA:

Gaurko egunean hitz polisemikoak zer diren ikasiko ditugu. Horretarako lan-koadernoko 15. eta 16. orrialdeak zabalduko ditugu. Hor goiko koadroa irakurri.
Ikusten duzuen bezala, hitz polisemikoa esanahi bat baino gehiago dituen hitza da. Ezagutzen al duzue horrelako hitzik? "Hori" hitza adibidez, erakuslea zein kolorea adierazteko erabili daiteke. Sarrera hitzak ere, esanahi bat baino gehiago ditu, zinerako sarrera eta eskolarako sarrera ez baita berdina.
Beraz, nola jakin dezakegu hitz polisemiko bat irakurri edo entzutean bere esanahia zein den? Oso erraza: testuinguruari begiratu behar diogu. Hau da, aurretik eta ondoren zer esaten den. Horrela jakingo dugu hitz polisemikoaren esanahia zein den.
Idatzi laubost bat adibide lauki horren azpian duzuen hutsune horretan.
Hori egin ondoren, lan-koadernoan proposatzen dizkigun ariketak egingo ditugu. Bertan, ikusten duzuen bezala, hitz polisemiko batzuk ditugu eta testuinguru desberdinetan beraien esanahia zein den bilatu behar duzue.
Hitzen esanahia edo definizio bilatzeko, interneteko hiztegi bat erabiliko dugu denok. Jarraian duzue hiztegi horretara joateko lotura.
Amaitutakoan errepasatu ondo eta segi atseden hartzera, jolasordua da eta.

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

INGELESA:

Today we will start correcting the jokes. Your parents have the corrections in their emails.
When you finish correcting, choose 2 of the jokes and practice them. When you are ready record yourselves and send the video to us. (Aukeratu bi txiste eta grabatu zuen buruak txisteak kontatzen).
When you finish open your books on page 72, 73, 74 and 75. As you see you have 4 magic tricks and they are easy to make at home. Choose your favourite and practice it. When you feel comfortable and ready record yourselves acting the tricks. You are real magicians, you can dress up, play some music, dramatice it... Be original!
Remember that you have to speak while you do the magic trick.
(72-75 orrialdeetako magia trikimailuak irakurri eta aukeratu gustokoena. Ondoren, praktikatu eta zuen burua prest ikusten duzuenean grabatu. Gogoratu, trikimailua egiten duzuen bitartean hitz egin behar duzuela. Nahi izanez gero, mozorrotu, musika jarri, antzerkia egin...)

You have until Tuesday to send us the video of magic trick. (Datorren asteartera arte duzue epea magia trikimailua guri bidaltzeko).

XAKEA:

We are going to continue learning how to play chess. Today, it’s turn for the checkmate. In the following link you have the chance to see a video about it and then practice. To practice, click on “Start Challenges” (Lehenengo bideoa ikusi eta ondoren, praktikatzeko, eskumakaldean larajaz dagoen botoia klikatu).
Once you finish the challenges, you can practice against the computer, to do that click on “Practice vs Computer” (Ordenagailuaren kontra egiteko, pantaila eskuinaldean, behean agertzen den “Practice vs Computer” klikatu)
(Oharra: Ingeles maila altua du bideoan hitz egiten duenak, baina begiratu irudiak eta saiatu ulertzen, oso ondo azaltzen du eta):


Goiko irudia da loturan sartu ondoren ikusi beharrekoa.


Now, do the following exercises. White is to play and can checkmate in one move. How? Write the date, and the notations on your notebook. (Zurien txanda da eta xake-mate egin dezakete. Nola? Idatzi zuen koadernoan data eta “notations”-ak).



If you want to continue improving in chess, you can find different lessons in the following link (gehiago ikasi nahi izanez gero, hemen aukera):


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina